http://www.esmed24.com/sildenafil/

Sagardoaren lurraldea · Txotx.info · Sagardoetxea · Sagardodenda · Sagardopedia · Sagardun

Sagardo Berriaren Eguna, Santa Ana, Sagar Uzta... Sagardunek urte osoan zehar antolatzen dituen jarduerak dira.

Sagardo Berriaren Eguna, Santa Ana eta Sagar Uzta bezalako ekitaldi nagusiak antolatzea, sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko argitalpenak egitea edo enoturismo arloko formazioa Sagardunen jarduera nagusiak dira.

Sagardo berriaren eguna Sagardo berriaren eguna Sagardo berriaren eguna

Sagardo Berriaren Egunean, uzta berria aurkezten da Astigarragan agintari eta izen handiko pertsonen aurrean. Aurkezpen ekitaldia Donostia Egunaren (urtarrilak 20) aurreko asteazkenean egiten da eta ostiral horretan sagardotegietako txotx boladari hasiera ematen zaio. Azken urteetan jende ezaguna izan da uzta berria aurkeztu duena “gure sagardo berria” oihu eginda.

Honakoak dira azken urte hauetan uzta berria aurkezteko ohore izan dutenak:
- 1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
- 1995, José Mari BAKERO futbolaria.
- 1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
- 1997, Julian RETEGI pilotaria.
- 1998, El ciclista Miguel INDURAIN txirrindularia.
- 1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
- 2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
- 2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
- 2002, Martín FIZ korrikalaria.
- 2003, Abraham OLANO txirrindularia.
- 2004, Periko, Mikel, Xabi ALONSO futbolariak.
- 2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
- 2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
- 2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
- 2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
- 2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
- 2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL taldea.
- 2011, KARLOS ARGUIÑANO sukaldaria.
- 2012, JULIAN IANTZI aurkezlea.
- 2013, LA OREJA DE VAN GOGH musika taldea.
- 2014, KALAKAN musika taldea.
- 2015, LOREAK filmeko protagonistak.
- 2016, ARITZ ARANBURU surflaria.

Sagardo
Berriaren
Eguna

Data:
San Sebastian eguna aurreko asteazkena
(urtarrilak 20)

+ info:
info@sagardoarenlurraldea.com
www.sagardoarenlurraldea.com

Sagardobidea Sagardobidea Sagardobidea Sagardobidea Sagardobidea Sagardobidea Sagardobidea

Santiagomendiko ibilbideak, Euskal Herriko baserrientzako elikadura eta euskarri ekonomikoa izan den sagardoaren kultura ezagutu eta barneratzen laguntzen digu Astigarragako inguru honetan zehar, hauek gertaera kultural eta ekonomiko honen adibide paregabea izan baitira.

Ibilbideak zortzi geldialdi dauzka eta Santiagomendiko biztanleen harremana eta boterea, udaberrian Ternuara abiatzen ziren arrantza-ontzietan eta itsasoan sarbidea lortzeak zuen garrantzia eta eskorbutoari aurre egiteko sagardoak zituen ezaugarriak bezalako gaiak lantzen dira.

Baita sagardoaren ekoizpenaren goreneko unea eta gainbehera ere, Astigarraren garapena eta kontzeptu berri baten sorrera, aisialdia, sagardoaren, bere ekoizpenaren eta herriaren kulturaren suspertzea eragin duena, gaur egun ingurunearen babesean eta identitate zeinu honek bizirik iraun dezan lanean ari dena.

Santiagomendiko Sagardo Bidea

Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa Sagardoa eta Itxasoa

"Sagardoa eta Itsasoa" esperientzia turistikoak museoetara bisita, sagardotegian bazkaria eta itsasontzian ibilaldia lotzen ditu eta esperientzia honek, sagardoak antzinako itsas bidaia luzeetan eskorbutoari aurre egiteko izan zuen garrantzia ezagutara ematen du modu dinamiko eta partehartzailean.

Bisitariak Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Aquarium-a (Donostia) edo Albaola (Pasaia) bezalako museoak bisitatzeko, itsasontzian ibilaldi gidatua egiteko eta sagardotegiko bazkari batean gaiarekin lotutako gastronomiaz gozatzeko aukera izango du esperientzia honekin.

Sagardoa eta Itsasoa

Sagardoaren eta gaztaren ibilbidea Sagardoaren eta gaztaren ibilbidea Sagardoaren eta gaztaren ibilbidea Sagardoaren eta gaztaren ibilbidea Sagardoaren eta gaztaren ibilbidea Sagardoaren eta gaztaren ibilbidea

 

Esperientzia turistiko honek gaztaren eta sagardoaren jatorria eta elaborazio prozesua ezagutzeko eta produktu gastronomiko hauen dastaketa egiteko aukera eskaintzen du. Gastronomia, ohitura eta usadioen zaleentzako esperientzia ezin hobea da eta gure lurraldeko kultura gastronomikoan barneratzeko aukera eskaintzen du.

Bisitariek Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Astigarraga), Idiazabal gaztaren Museoa (Ordizia) eta D’Elikatuz (Ordizia) museo-guneak bisitatuko dituzte eta  sagardotegiko bazkariaz gozatu ahal izango dute.

Sagardoaren eta gaztaren ibilbidea

Argitalpenak: Euskal sagardoaren kulturari loturiko gaiei buruzko aldizkari, liburu eta sustapen materialak argitaratzen ditugu:
Sagardoetxea Boletina
Sagardoa egiteko prozesuari, kultura arloari, sagarraren eratorriekin egiten den sukaldaritza eta abarri buruzko informazioa biltzen duen argitalpen bat da. Urtean lau ale argitaratzen dira.
Sagardoaren Hiztegia
Sagardoaren inguruko ia 500 hitz eta euskal sagardoaren kulturaren hainbat irudi biltzen dituen argitalpen bat da.
Sustapen materiala
Euskal sagardoaren kultura sustatzeko hainbat material argitaratzen ditugu: mapak, sustapen gidak, Sagardoetxearen liburuxkak, esperientzia tematikoen liburuxkak, txostenak, txartelak, jarduera kartelak, katalogo digitalak, web aplikazioak, etab...
Enoturismoan formazioa: Sagardun-en gure esperientziari eta ongi egindako lanari balioa ematen diegu enoturismo prestakuntza eskaintzeko.
Benchmark bidaiak
Bidaiak antolatzen ditugu helmuga enoturistiko desberdinetara, antzeko esperientziak ezagutzeko eta lekuan lekuko ardoaren ibilbideak, museoak, interpretazio zentroak, etab. kudeatzen dituzten enpresa eta erakundeekin ezagutzak eta bizipenak trukatzeko.
Etengabeko prestakuntza ikastaroak
Pertsonalizatutako etengabeko prestakuntza ikastaroen programa bat garatzen dugu Sagardun-en bazkide mota desberdinentzat. Ikastaroak hainbat gairi buruzkoak izaten dira: esperientzien kudeaketa, enoturismoaren merkaturatzea eta marketina, kalitatea, etab.
 
Euskal Herriko sagardoaren kulturari buruzko datu-base dokumentalaren eta elementu etnografikoen kudeaketa
Sagardun-ek dokumentazio zentroa eta euskal sagardoaren biblioteka espezializatua ditu, sagardoaren inguruko datu-base dokumental bat (liburuak, aldizkariak, argazkiak, ikus-entzunezkoak, prentsa albisteak, dokumentu historikoak, etab.) eta elementu etnografikoak (upelak, dolareak, etab.) biltzen dituena. Dokumentazioa aurkitu eta berreskuratzen dugu, eta sagardoarekin lotura duten pieza interesgarriak zaharberritzen eta kontserbatzen ditugu.
Sagardotegientzako kudeaketa enoturistikoaren eskuliburua
Praktika onen eskuliburu bat dugu, galdera nagusiei erantzuten diena eta enoturismo jarduera berri bat hasteko interesa duten eta/edo gai honetan murgildu nahi duten sagardotegientzako jarduketa ildoak ezartzen dituena.
Merkaturatze turistikoko ekintzak
Merkaturatze turistikoko hainbat ekintza egiten ditugu sagardotegiak eta, oro har, sagardo kultura sustatzeko: sagardo kulturaren hainbat web orrialderen kudeaketa eta sustapena; marketin zuzeneko eta telemarketineko kanpainak zeharkako merkaturatze kanal nagusiekin (tour-operadoreak, bidaia agentziak, agentzia hartzaileak, Convention Bureau-ak, etab.) eta zuzenekoekin, publizitate kanpainak (irrati iragarkiak, San Sebastián Turismoko bazkideak, etab.), turismo azoka eta workshop nagusietan parte hartzea, harreman publikoak, etab.

Beste
jarduerak

info@sagardoarenlurraldea.com
www.sagardoarenlurraldea.com
Twitterfacebook

t: 00 34 943 550 575
f: 00 34 943 559 575

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga

© Consorcio Sagardun. Eskubide guztiak erreserbatuak. · Erabilera

|
|
|