http://www.esmed24.com/sildenafil/

Sagardoaren lurraldea · Txotx.info · Sagardoetxea · Sagardodenda · Sagardopedia · Sagardun

Sagardunek sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko proiektu ezberdinak kudeatzen ditu.

Sagardoaren Lurraldea (sagardoaren munduari loturiko eskaintza turistikoa biltzen eta indartzen duen marka), Sagardoetxea (Euskal Sagardoaren Museoa), Txotx.info (Euskal Herriko sagardotegien bilatzailea), Sagardodenda (euskal sagardoaren on-line denda) eta Sagardopedia (euskal sagardoaren entziklopedia) proiektu nagusiak dira.

Sagardogoaren lurraldea Sagardogoaren lurraldea Sagardogoaren lurraldea Sagardogoaren lurraldea Sagardogoaren lurraldea Sagardogoaren lurraldea Sagardogoaren lurraldea

“Sagardoaren Lurraldea” sagardoaren kulturarekin loturiko turismo jarduera egituratzen eta indartzen duen marka berria da. Bederatzi urtetako ibilbidearen ostean, Sagardunek eskura dagoen turismo eskaintza guztia marka batean bildu du mundu osoko bisitariak erakarri eta gainerako eskaintzekin lehiatzeko helburuz.

Sagardoaren Lurraldeak, orohar Euskal Herriko eskaintza turistikoa eta bereziki Gipuzkoakoa osatu eta indartu nahi ditu, honek eskualdeko garapen ekonomikoan, sagardoaren sektorearen garapenean eta lanpostuen sorreran eragiten duelarik.

Sagardoaren Lurraldeak sagardoaren kultura, sagardotegi, sagarra, etab...etatik abiatuta bere eskaintza egituratzen du. Eraberean, berezko bizimodu, sinesmenak, historia, errituak, festak, herrialdeak, mendiak, hondartzak, museoak, etab... dituen eskualde jakin bati berezko esanahiak ezartzen dizkio. Beraz, esperientzia paregabea eta gogoangarria eskaintzen duen eta munduan bakarra den kultur eskualdea da “Sagardoaren Lurraldea”.

Sagardoaren lurraldea
El territorio de la sidra

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga
Gipuzkoa

Tel: 00 34 943 550 575
Fax: 00 34 943 331 311
info@sagardoarenlurraldea.com
www.sagardoarenlurraldea.com

Sagardoetxea Sagardoetxea Sagardoetxea Sagardoetxea Sagardoetxea

Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa, sagardoaren kulturan barneratzeko leku egokia da.

Museoak gaur egunean sagarra eta sagardoaren historia eta errealitatera gerturatzeko hiru gune berezitu dauzka: sagastia, museo-gunea eta dastaketa gunea.

Sagastia aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan ikusteko aukera ematen duena. Bertan sagar barietate ezberdinak, txertaketak eta sagarra biltzeko, txikitzeko eta prentsatzeko moduak ikusten dira.

Sagastiaren alboan museo-gunea aurkitzen da. Bertan, sagardogilearen tresna, ikusentzunezko, azalpen panel, joku eta argazki ezberdinen bitartez, mila urteko usadio honen iragana, oraina eta sagarra eta sagardoaren etorkizuna eta sagardoaren kulturaren inguruko ohiturak ezagutzen dira.
Hirugarren gunea sagardoa txotx eran eta Sagardoetxeak aukeraturiko Gozo Gozo produktuen dastaketari zuzendua dago: muztioa, likorea eta sagar dultzea. Sagardotegira joan aurretik erritua ezagutu eta sagardoaren dastaketaren inguruko sekretu guztiak ezagutzeko aukera ematen duen txotx-eko errituan hastapena egiten da: edalontzia hartzeko modua, ikusmen azterketa, kolore ezberdinen esanahiak eta zapore ezberdinen bereizketa.

Sagardoetxea
Euskal sagardoaren museoa

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga
Gipuzkoa

Tel: 00 34 943 550 575
Fax: 00 34 943 331 311
info@sagardoetxea.com
www.sagardoetxea.com

Txotx.info

Txotx.info Sagardoaren Lurraldeko sagardotegi guztien on-line bilatzailea da.

Euskal Herria ondo erroturiko usadioak dituen lurraldea da. Sagardotegira joatea bisitarien jakinmina pizten duen jarduera kulturala eta gastronomikoa da, baina berezko portaera arauak dauzka. Arau horiek usadioa mantentzeaz gain, sagardotegietako esperientzia paregabea bilakatzen dute.

Txotx.info
Eukal sagardotegien bilatzailea

www.txotx.info

Sagardodenda Sagardodenda Sagardodenda

Sagardodenda euskal sagardoaren on-line denda da eta bertan, sagardo munduarekin eta euskal gastronomiarekin erlazionaturiko produktu bereziak eskura daitezke. 

Sagardodendan eskuratu daitezkeen produktu guztiak artisauak dira: sagardoa, sagar muztioa, likorea keta pattarrak bezalako edariak; sagardo bonboiak, sagar dultzea, gazta, intxaurrak, eztia eta ozpinak bezalako delicatessen produktuak; oparitarako lote bereziak; sagarra eta sagardoaren kulturan inspiraturiko diseinuzko bitxiak; sukalderako tresna bereziak; sagarra eta sagardoaren erlazionaturiko argitalpenak eta sagardoaren kulturan giroturiko ehunak.

Sagardodenda
Euskal sagardoaren online denda

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga
Gipuzkoa

Tel: 00 34 943 550 575
Fax: 00 34 943 331 311
info@sagardodenda.com
www.sagardodenda.com

Sagardopedia Sagardopedia Sagardopedia Sagardopedia

Sagardopedia sagardoaren entziklopedia da eta bertan, sagardoaren munduarekin erlazionaturiko informazioa eskura daiteke.

Sagarra eta bere laborantza (urtaro bakoitzean egin beharreko lanak, sagarrondoaren erreprodukzioa, sagar barietateak), sagardoaren elaborazio prozesu osoa (prozesua pausoz-pauso, elaboraziorako arauak, mikrobiologia, tratamentuak), sagardoaren dastatzearekin loturiko informazioa, etb…

info@sagardoarenlurraldea.com
www.sagardoarenlurraldea.com
Twitterfacebook

t: 00 34 943 550 575
f: 00 34 943 559 575

Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga

© Consorcio Sagardun. Eskubide guztiak erreserbatuak. · Erabilera

|
|
|